Korrika 19

Astelehenean, goizeko hamaiketan iritsiko da Korrika Bergarara

Leire Kortabarria 2015ko mar. 22a, 00:00

Aurtengo Korrikaren kartela.

Korrika hilaren 23an, astelehena, ailegatuko da herrira. Elorregitik sartuko da 11:00ak inguruan eta erdigunean, San Martin plazan, 11:40ean izatea espero da. Honako ibilbide hau egingo du: San Prudentzio, Labegaraieta, Zubiaurre, San Antonio, Mintegi, Espoloia, Bidekurutzeta, San Martin plaza, Masterreka,  Zubieta, San Lorentzo, San Juan eta Ubera.

Korrika Txikia

Aurretik, Korrika Txikia ibiliko da herrian zehar. 10:15ean hasiko da. Honako ibilbide hau egingo dute ume eta gaztetxoek: San Martin ikastetxea, Boni Laskurain, Matxiategi (azoka paretik), Migel Altuna parean sartuko da Ibargaraira, Ertzaintzaren paretik Espaloiko aldapa igoko da, Espaloia, Bidekurutzeta, San Pedro kalea, Artekalea, Arruriaga, Barrenkalea eta San Martin plazan amaiera.  

Bilbora

Hilaren 29an, domeka, bukatuko da Korrika, Bilbon, eta ospakizunarekin bat egin nahi duten bergararrek autobusez joateko aukera izango dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak