Hannoverreko azokara doa Lazpiur, Alemanian duen lidergoa indartzeko asmoz

Leire Kortabarria 2015ko mar. 17a, 15:19

Lazpiurrek Hannoverren erakutsiko dituen produktu batzuk.

Nazioarteko industria-azoka garrantzitsuenean, Hannoverkoan, izango da Lazpiur enpresa. Helburua da Alemanian, Europako forjaketa merkatu nagusian eta munduko bigarren garrantzitsuenean, daukan lidergoa indartzea. Azoka (Hannover Messe) apirilaren 13tik 17ra izango da.

Alemaniako enpresendako forjaketa hornitzaile garrantzitsuena da Lazpiur. Batik bat automobilgintzarako esportatzen du Lazpiurrek Alemaniara. Horregatik, Hannoverko azoka berritasunak aurkezteko aukera ezin hobea da LazpiurrendakoAurten, puntzoi eta matrize belaunaldi berria eroango du Lazpiurrek azoka horretara. Teknologia maila handiko eta kalitate goreneko produktuak dira. Horiek egin ahal izan ditu abiadura handiko mekanizatu zentro baten izandako inbertsioari esker. Hermle enpresa alemanaren zentroa da hori.

Kokapen aparta

Bilboko Bazkundearen eskutik doa Lazpiur Hannoverrera. 4. pabilioian -azpikontratazio industrialaren gainekoa- G12 erakustokia izango du Bilboko Bazkundeak. Lazpiurrek toki berezia izango du, 16 metro koadrorekin eta kokapen apartarekin, forjaketako multinazional batzuen ondoan, hala nola GKN, HAY eta HBS.

Forjaketan, nazioarteko bigarren herrialde indartsuena da Alemania; aurretik Txina du bakarrik, eta segidan, India eta Japonia. Indiarekin ere badu harreman komertziala Lazpiurrek, Kriti Group enpresarekin egin berri duen hitzarmenari esker.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak