Besarkatu eta lapurtu, Bergaran

Ubane Madera 2015ko mar. 16a, 12:19

80 urteko emakume bati lapurretan egin zioten eguaztenean (martxoaren 11n) Bergaran. Geroago eta sarriago entzuten gabiltzan modua baliatu zuen ustezko lapurrak emakumeari urrezko lepokoa kentzeko: besarkatu eta lapurtu. Segurtasun Sailak ikerketa zabaldu du.

Bergarako Matxiategi kalean gertatu zen lapurreta. Poliziak emandako xehetasunen arabera, neska gazte bat pertsona nagusiarengana joan zitzaion, berbetan. Eta ondoren, besarkatu egin zuen. Hain justu, momentu hori baliatu zuen gazteak emakume nagusiak zeraman urrezko lepokoa lapurtzeko.

Emakume nagusiak salaketa aurkeztu du ertzain-etxean, eta hala, Segurtasun Sailak ikerketa zabaldu du Bergaran. Edozein modutan, momentuz ez dute antzeko lapurretekin lotutako salaketa gehiagorik jaso. Ezta  Bergarako Udaltzaingoan ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak