Eguerdian inauguratu dute Udalak herriko erretiratuendako Martoko auzoko eskola zaharrean egokitu den egoitza. Ekitaldian auzoko erretiratuekin batera, San Joxepe erretiratuen elkarteko ordezkariak, Jaione Isazelaia alkatea eta zenbait zinegotzi ere egon dira. Egoitza berria astelehenetik domekara egongo da zabalik, 16:30etik 20:00era eta Udalak kudeatuko du. Hala, Aitonetakoaz gain, topagune berri hau ere izango dute herriko erretiratuek aisialdirako aurrerantzean. Egoitzak elkarren artean komunikatutako bi gune bereizi ditu eta 38 bat lagunendako mahaiak. Bihar, astelehena, irekiko ditu ateak eta telebista eta kafe-makina falta badira ere, egun gutxiko kontua izango dela esan dute Udaletik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.