Lagunez inguratuta erakutsi du Azkaiterrek bere ibilbide musikalaren dokumentala

Monika Belastegi Aranzabal 2015ko mar. 15a, 15:45

Bergarako musikariaren hamaika urteak ordu erdiko ikus-entzunezkoan laburbildu dituzte Azkaiterrek berak eta Markel Castelo herrikideak. Atzo, zapatua, iluntzean aurkeztu zuten, Laino skate parkean, lagun artean. Azkaiterrek "gustura" egon zirela azpimarratu du, "lagun arteko berotasunean". Gauean, berriz, kontzertua egin zuen Azkaiterrek eta zeregin horretan, zenbait gonbidaturen laguntza izan zuen, besteak beste, Mahaster River taldean berarekin aritutako Fernando Laskurainena eta Mary Mayrena, goiko bideoan ikus daitekeen moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak