Bergarak industrian izan duen "pisua" berreskuratu behar duela esan du Olanok

Jagoba Domingo 2015ko mar. 12a, 18:52

Markel Olano Bergaran izan da gaur Juanje Alberdirekin batera herriko industria ezagutu eta herritarren eskaerak entzuteko.

Bergarak Debagoieneko industria izan "duen pisua" berreskuratu beharra daukala esan du Markel Olanok, EAJko hautagaiak, eta horretarako "erakundeen laguntza ezinbestekoa" dela gaineratu du.
Olano, Alberdirekin batera, Soraluce enpresan, Embalan enpresan, Miguel Altuna institutuan, Jubilatuen etxean eta Aroztegi aretoan egon dira goizean Bergarako errealitatea ezagutzeko asmoz. Ezker abertzaleak "enpresatik oso urrun" dagoela esan du Olanok, eta azken urteetan Gipuzkoako ekonomia kudeatzeko gai izan ez dela azpimarratu du.  Aurreiritzi ideologiko "handiak" izatea leporatu die ezker abertzalekoei eta Olanoren arabera, horren ondorioz enpresekin "ia harremanik" ez dute izan.
Miguel Altuna institutua erakunde publiko eta pribatuen arteko "arrakasta" eredu bezala jarri du eta "erreferentziazko zentro" bihurtuko dela gaineratu du. Larramendiko industria poligonoan gainean ere jardun da Olano, eta poligonoa ia hutsik dagoela azpimarratu du. Alberdik aprobetxatu du, EAJren lehentasuna "industria sare sendoa" sortzea izango dela esateko eta "kalitatezko lanpostuak" sortzeko konpromisoa erakutsi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak