Errandonea eta Bakaikoa Soraluce lau t'erdiko finaleko faborito

Jagoba Domingo 2015ko mar. 13a, 13:47

Errandonea pasa den urteko promesen finalean.

Soraluce lau t'erdiko txapelketaren momentu erabakigarria heldu da. Martitzenean jokatuko dira promesa mailako eta nagusien mailako finalak Bergarako Udal Pilotalekuan, 19:30ean.

Promesen mailan, Bakaikoak Zubiriaren aurka jokatuko du eta nagusien mailan, txapela Errandoneak eta Larrañagak lehiatuko dute. Herriko zein ibarreko pilotazaleek gogotik disfrutatuko dituzte bi finalak, Reyes Azkoitiaren esanetan oso parekatuak izatea espero da-eta.

Ikuskizuna pilotalekuan

Nagusien mailan Errandonea jotzen dute faborito; hala ere, Larrañagak txapelketa paregabea izan du, eta, finalerdiari buelta eman ostean –9-1 galtzen hasi eta 12-22 irabazi zuen–, indarrez eta konfiantzaz kantxaratuko da. Azkoitiak bi jokalarien gaztetasuna azpimarratu du; izan ere, biak promes mailan lehia zitezkeen adinagatik. Hala ere, nagusien mailan zergatik dauden argi utzi dute txapelketan zehar.
Promesen finalari dagokionez, Bakaikoa da faboritoa, baina Zubiriak merezimenduz lortu du finalerako txartela eta partidu bakarrean edozer gauza gerta daitekeela argi geratu zen aurreko urtean, Ioldi faboritoak finala galdu zuen-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak