Ikasleei txartelak banatu dizkiete erosketak egiteko, eta gela bakoitzeko ikasleek otarrea nola bete erabaki behar izan dute, adi-adi zeuden baserritarren laguntzarekin. Neska-mutikoen erantzuna ikusita, helburuak aise bete dituzten; izan ere, azokara gerturatzeaz gainera, bertako produktuak gertutik ezagutu dituzte eta baserritarren eta azokako merkatarien errealitatea eta egunerokoa ezagutu dute.