Gazteendako eta gurasoendako haur literatura sustatzeko ekintzek aste honetan jarraituko dute

Imanol Gallego 2015eko martxoaren 13a

Gaur, egubakoitza, doakoa den irakurketa kluba egingo dute haur liburutegian. Bi txandatan egingo dute: lehena 17:15ean, 3-6 urte bitartekoentzat, eta bigarrena 18:15ean izango da 6-8 urte bitartekoentzat.

Nola kontatu eta aukeratu ipuinak tailerra, ostera, martxoaren 18an, eguaztena, egingo dute, 18:00etan, Oxirondo azokako aisialdigune berrian. Izen-ematea hamar euro da, eta interesa dutenek haur liburutegian bertan eman behar dute izena. Itziar Zubizarretak gidatuko du ikastaroa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak