Bilera azken batzarreko aktaren onarpenarekin hasiko dute. Segidan, pasa den urteko egitasmoak errepasatu ondoren, horien balantzea egingo dute. Eta gero, urte honetako asmo eta aurrekontua bozkatuko dute. Horrez gain, zuzendaritzako kide batzuk eta lehendakari berria aukeratuko dituzte.
Gogoeta prozesua
Bigarren zatia, berriz, gogoeta prozesuari jarraipena eman, lantaldeen jarraipena egin, 25. urteurreneko ekintzak zehaztu eta aurrera begirako lanketa egiteko izango da.