Txapajaia zapatuan, Berriketan, Napoka Iria eta Joseba B. Lenoir Duorekin

Jon Berezibar 2015ko mar. 12a, 08:46

Txapakoek irratiaren 30. urteurreneko ospakizunekin segitzen dute eta bihar kontzertu sorta ederra egongo da gaztetxean: Berriketan (19:30), flamenkoaren eta txalapartaren arteko uztardura, eta Napoka Iria eta Joseba B. Lenoir Duo taldeak (23:15), gauean.

Berriketan ikuskizunak txalaparta tradizionalaren eta flamenkoaren arteko fusioa ekarriko du gaztetxera. Askoa Etxebarrieta La Pulga da dantzaria eta taldean Ttakunpako kideak daude.

Napoka Iria elgoibartarrak aski ezagunak dira jada makina bat kontzertu egin dutuzte-eta dagoeneko. Ordea, martxoan disko berriaren aurkezpen birarekin amaituko dute eta Bergarakoa izango da azken horietako bat. Joseba B. Lenoir Duon ere bikoa ikusiko dugu oholtzan. Joseba Baleztenak alboan izango du Willis Drummondeko Felix Buff, baterian. Rock-and-rolletik baina irudimenez abiatuta, loop eta eta pedal sortarekin izaera berezidun musika egiten dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak