Gaur, martxoak 10, hasi eta apirilaren 25era arte, iraungo du lehiaketak. Jasotzen dituzten oihal zati guztien argazkiak Facebook eta Twitter-eko orrialdeetan zintzilikatuko dituzte, modu anonimoan eta ondoren, Facebook-en atsegite gehien jasotzen dituzten argazkien artean aukeraketa bat egingo dute.
Azkenik, apirilaren 25erako antolatu duten Joste Egunean, herritar guztiek izango dute aukera argazki gustukoena bozkatzeko. Argazki irabazlea zein den jakin eta gero, irabazlearen izena jakinarai eta sari ederra emango diote.
Lehiaketan parte harteko bidali argazkiak helbide honetara: bergarakogureeskudago@gmail.com edo dinamikaren Facebook eta Twitter kontuetara: Gureeskudago Bergara (Facebook) eta GureEskuDago Bergara (Twitter).