Sastrakak kentzeko lanengatik Soraluze-Bergara bidegorri zatia itxita egongo da martitzenean

Imanol Gallego 2015eko martxoaren 9a

Soraluze-Bergara bidegorria itxi egingo da sastrakak kendu eta garbiketa lanak egin behar baitira. Plataformak zer zabalera duen ikusita, eta lanak egiten ari diren bitartean harriak eta bestelako objektuak erortzeko arriskua dagoenez, bidegorria erabat itxiko da martxoaren 10ean (martitzena), 08:00etatik 17:30era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak