Bergarako GI-627 errepide bazterrean dagoen txabola batek su hartu zuen, atzo, 18:00ak aldera. Kalteak ez ziren garrantzi handikoak izan, baina suak indarra hartu zuen eta su-itzalgailuak ez ziren nahikoa izan amatatzeko. Azkenean, beharrezkoa izan zen suhiltzaileen parte-hartzea.