Igerilari gazteek hartu dute gaur Agorrosin ekintza guneko igerileku handia. Hamarretan eman diote hasiera Gipuzkoako Udaberriko Ligako lehen igeriketa jardunaldiari, eta zortzi igeriketa taldeko ordezkariak izan dira berta: Bidasoa, Legazpi, Oarsoaldea, Bergara, Atletico San Sebastian, Zarautz Baleak, Aloña Mendi eta Urbat. Guztira, ehundik gora igerilari.
Nork bere denbora jaisteko ahalegina egin du. Etxeko taldeari dagokionean gustura agertu da Nerea Anduaga entrenatzailea. Azken orduko baja asko izan dituztela esan du, eta azkenean 30 bat neska-mutikok egin dutela igerian. Denborak jaitsi dituzte eta gustura nago", adierazi du.