Herriko piano jole gazteak ederto aritu ziren pasa den aste bukaeran Andoaingo hamargarren piano jaialdian. Musika eskolako hamazazpi ikasle joan ziren hara, eta sei urrezko domina, zortzi zilarrezko eta brontzezko hiru eskuratu zituzten. Amaia Urdangarin eta Elisabeth Mendiaratz irakasleek esan zutenez, jaialdiaren maila oso handia izan arren herriko musikariek saio ezin hobeak eskaini zituzten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.