Shane-ek (Irlandarra) gitarra jo eta abestu egingo du, Guillek (Madrildarra) kaxa joko du eta Laiak (Kataluiniarra) musikak momentuan iradokitzen diona margotuz inprobisatuko du. Margolariaren erakargarritasuna ez dago margolanari lotuta soilik, baizik eta margotzeko erak ere asko harrituko du ikuslea (gorputz guztia mugituz margotzen du, bi eskuekin batera...). Ikuskizunean zehar, hiru edo lau kantuz behin, euskalakari batek beraien jatorriari, euskararekiko harremanari eta bestelako gaiei buruzko galderak egingo dizkie.