Haurren irakurketa sustatzeko sortutako saioak izango dira, eta horietan, txikiek gurasoen laguntza izango dute. Bihar eta datozen bi egubakoitzetan bi saio egongo dira. 17:15ean 3-6 urte artekoen txanda izango da eta 18:15ean 6-8 urtekoen taldea arituko da. Doakoak diren irakurketa saio horietarako izen-ematea haur liburutegian egin behar da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.