Feminismotik begiratuko dio Ainhoa Agirreazaldegik bertsolaritzari

Jon Berezibar 2015eko martxoaren 5a

Hitzaldia egingo du bertsolariak, generoak tradizionalki gizonezkoena izan den eremu baten izandako eraginaz. Jardunek antolatutako berbaldia da, Udalarekin eta Martxanterak taldearekin batera, martxoaren 13an, Irizar jauregian 18:00etan.

Genero ikuspegitik emakumeek gaur egun bertsolaritzan bizi duten errealitateaz egingo du berba Ainhoa Agirreazaldegik. Emakumeek berezko molderik ba ote duten, dituzten erronkak ala eskaintzeko dutena bezalako gaiak landuko ditu bertsolariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak