Bailara osora dago irekita: "Helburua da ustekabeko egoeren aurrean emakumezkoei defendatzen irakastea, trebetasun batzuk landuaz, eta trikimailu batzuk erakutsita. Horrekin batera, norberaren segurtasuna indartu gura dugu, ausardia eta kemena landuz. Izan ere, askotan beldurrak gure kontra jokatzen du", adierazi dute Shotokanetik.