Kartelak kontrakoen arteko topaketa bilatzen duela azaldu du Lazkanok, itsasoaren indarkeriak arkuaren arintasunarekin sortzen duen kontrastea. Horixe da hainbat zirriborroren ondotik etorri den azken emaitza. Eta horra heltzeko bideari dagokionez, Bergarako artistak esan du musikaren gertaerari berari lotzen gaituzten elementuak erabili zituela hasieran –atrila edi tuba, kasu–, baina elementu haiek denak agerikoegiak zirela, eta nahiago izan zuela ideia sotilago batekin jokatu, zeharkako ideia batekin, atea zabalik utziz hausnarketari eta emozioei.
Abuztuaren 1etik 30era izango da Musika Hamabostaldia.