Euromillones zozketako zakuan 79 milioi zeuden arren, Bergarako txartelaren jabeak sei zenbaki asmatu ditu, eta bigarren sariaren 81.741,38 euro jasoko ditu. Guztira 21 bigarren sari egon dira, 17 Europan eta 4 Espainian eta Sesmak gaineratu du oso pozik dagoen arren, saridunak zenbaki bat gehiago asmatu izan balu, 79 milioi euro jasoko lituzkeela.