Bidaietan eta kontzertuetan jasotako irudiekin eta askotariko proiektuetan alboan izandako kolaboratzaile eta musikariei eginiko elkarrizketekin osatu du 29 minutuko dokumentala. Besteak beste, Fly Shitekin Katalunian egindako bira, Mahaster Riverrekin Eskozian jotako kontzertuak ala Azkair Pelox gisa Irlandan Hudson Taylor musikari ezagunarekin egindako kolaborazioak jaso dira lanean.
Azkaiter Pelox, 11 urte zuzenean dokumentalaren proiekzioaren ostean, 22:30ean, jam sesioa egingo du Azkaratek lagunekin.