Galvanotecnia y Derivadosen enpresan bigarren lanuztea egin dute

Imanol Gallego 2015ko ots. 27a, 14:18

Enpresaren aurrean egin duten lanuztea.

Duela 4 urte hasi zen Galvanotecnia y Derivados enpresa krisia igartzen eta ordutik egoerak ez du hobera egin. Azken urtean zuzendaritzak hartutako neurriek euren egoera okertu dutela uste dute langile gehienek, eta ELA sindikatuak deituta, mobilizazioak hasi dituzte.

Sindikatutik azaldu dutenez, zuzendaritzak ez du akordioa bilatzeko langileen ordezkariarekin bildu nahi izan. Are gehiago, egoera kaskartzen duten asmoak erakutsi dituela diote. Enpresako zuzendaritzak, gezurtatu egin du hori eta berba egiteko prest agertu da.

Langileei zor zaizkien bi soldaten inguruan ere ikuspuntu desberdinak dituzte bi aldeek. Enpresak dio soldatetako bat martxora arte ordaintzeko epea dutela eta beste ordainketa, aste honetan egin behar bazen ere, langile batzuek hartutako bideak galarazi egin duela. Sindikatutik egoera muturrekoa dela diote eta salatu dute ez dutela informaziorik eta egoera jasanezina dela.

Atzo egin zuten lehenengo lanuztea eta gaur bigarrena. Astelehena baino lehen enpresako zuzendaritzarekin akordiorik egon ezean, martxoaren 2an greba mugagabeari ekingo diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak