Lokatza ziklismo eskolako kideek aste honetan hasi dute denboraldia

Imanol Gallego 2015ko ots. 27a, 10:51
Bergarako txirrindulari bat Uzarragako igoeran iaz.

Eguaztenean, Bergarako, Elgetako eta Antzuolako zikloturistekin, ibilbide eta jarduera berriak proposatzeko bilerarekin hasi zuten denboraldia Lokatzakoek.

Aurkezpea datorren astean

Hasieran Lokatzako alebin, infantil eta gazte taldeak atzo aurkeztekoak ziren arren, aurkezpena hurrengo eguenera atzeratu dute.

Hasiera domekan

Lokatzako zikloturistek domekan abiaraziko dute irteera egutegia, Dorletako Amari lore eskaintza eginda. 09:00etan irtengo dira San Martin plazatik eta 10:15ean lore eskaintza egin eta talde argazkia aterako dute.

Gogoan izan behar da martxoaren 21ean ospatuko den Anoeta lau orduko jaiaren sarrerak Lokatzaren bidez eskura daitezkeela; egun berean izango den Uzarragako igoera eta 29ko Gorlako igoera ere prest dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak