Martxoaren 12an, Irizar jauregian, musika, hitza eta margoa fusionatzen dituen Euskahaldun jam session jaia egingo dute, 20:30ean. Horrez gain, hasi dira martxoaren 23ko Korrika Txikia antolatzen.
Kilometroak hartu nahi dituzten herritarrek korrika19debagoiena@gmail.com helbidean egin dezakete eskaera. Batzordearen hurrengo bilera martxoaren 10ean izango da, 18:30ean, kultura etxean.