Mozkorra parregarri opera udaletxeko osoko bilkuren aretora bueltatuko da. Martxoaren 14an bi emanaldi egingo dira, 19:00etan eta 22:30ean, eta hurrengo biak egun bat geroago eskainiko dituzte, 16:30ean eta 19:30ean. Emanaldietako sarrerak, 18 euroren truke, kultura etxean, Pikuperen bulegoan eta Lazkano nahiz Lombide oinetako-dendetan eros daitezke. Gainera, www.bergara.net webgunean sarrerak erosteko esteka zuzena dago.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.