Asier Altunaren 'Amama' filmari Aldundiak emandako laguntzen txostena eskatu du Urkixok

Jon Berezibar 2015eko otsailaren 26a

Altuna, 'Amama'-ren errodajean.

Espainiako Gobernuaren ordezkari Carlos Urkixok Asier Altuna Kixi-ren Amama filmari emandako diru-laguntzen txostena eskatu du. Lan honi eta Pablo Maloren Lasa eta Zabala filmari 100.000 euroko laguntza bana eman zizkien Gipuzkoako Foru Aldundiak, banaketa eta ekoizpenerako. Horren aurrean, Aldunditik bertatik salatu dute "Urkixoren etengabeko jazarpena" eta adierazi dute "oztopo guztien gainetik" jarraituko duela "euskara bultzatzeko eta babesteko neurriak hartzen". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak