Batik bat biltokian zuten materiala kaltetu da; instalazioetan ez da kalterik izan, eta, zorionez, ez da inor zauritu. TTTko gerenteak, Imanol Larrañagak dioenez, proiektu berria egin beharko dute, eta horregatik, ezer egiteke dago momentu honetan. Ingeniariak eta perituak pasa dira bertatik eta egoera aztertu dute. Larrañagak azaldu duenez, "goitik hasi behar dira harria kentzen, behetik hasiz gero goikoa jausi daitekeelako".