Martitzenean egin zituzten hauteskunde sindikalak. 184 langile horietatik asko behin-behinekoak dira.
Hiru mahaietan banatuta egiten dira hauteskundeak udalean: alde batetik laboralak bi kolegioetan banatuta, espezialistak eta teknikoak eta bestalde funtzionarioen mahaia. Guztira 14 delegatu aukeratzen
dira: zazpi, laboral espezialistetan; bi, laboral teknikoetan; eta bost, funtzionarioetan.
LAB izan da hiru mahaietan hautagaitza aurkeztu duen sindikatu bakarra. Beste biak, ESK eta ELA, bi mahaitan aurkeztu dira soilik: ESK laboraletan, bai espezialista zein teknikoetan; eta ELA,
funtzionario eta laboral espezialistetan.
184 langiletatik 131k eman dute bozka, beraz parte-hartzea %71,2koa izan da.