Rokodromoko txartela erabil dadila eskatu dute eskalatzaile taldekoek

Jon Berezibar 2015eko otsailaren 24a

Erabilerarako beharrezkoa da rokodromoko txartela, Pol-Pol mendizale taldeak Bergarako frontoian duen bulegoan eskura daitekeena. Eskalatzaile taldetik diote "garrantzitsua" dela hori, nahi bada "eskalatzeko eta entrenatzeko leku duin" bat lortzea.

Eskalatzaile taldeak eta Udalak hitzarmena dute rokodromoaren erabilera arautzeko eta, horretarako, erabiltzaileekiko betekizuna dago: txartela izatea. Pol-Polen bulegoan egin daiteke eta prezioa da 25 euro urtean, federatuentzat. Agorrosingo ohiko erabiltzaileek ez dute ordaindu beharrik baina haientzat ere beharrezkoa da txartel hori eskuratu eta erabiltzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak