Ikusmina sortu du bigarren eskuko azokak San Martin plazan

Mirari Altube Arrese 2015ko ots. 22a, 18:46

Arropa, liburuak, diskoak, apaingarriak… eta gehiago atera dituzte kalera gaur goizean Bergarako San Martin plazan. Bigarren eskuko produktuen eta artisauen azoka egin dute, eta herritar asko gerturatu da eskaintzak ikustera. Dagoeneko laugarren edizioa izan da eta herrian "errotzen" dabilela uste dute sustatzaileek.

Lehenengo ekitaldian zazpi mahai inguru jarri zituzten eta oraingoan 34. Azoka horren sustatzailea den Pili Arin bergararra pozik zegoen: "Poliki-poliki gabiltza bidea egiten. Oraingoan kanpotik ere etorri dira eta postu asko gaude. Filosofia bat da hau".

Batzuek etxean soberan dituzten apaingarriak, liburuak eta antzekoak jarri dituzte saltzeko. Baita arropa ere, merke-merke. Beste batzuek, ostera, eurek egindako produktuak: belarritakoak, poltsak, lepokoak, eskulanak… Generoa trukatzeko ere gertu zeuden batzuk: "Erosteko edo trukatzeko aukera eskaini dugu, norberak zerbait ekarri eta negoziatzeko gertu gaude", zioen, nahiz eta onartu oraindik trukera ohitu gabe egon. Hala ere pozik zegoen jende asko zebilelako azokan: "Domeka goiz batean hainbeste jende ikusi barik nengoen".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak