'Zazpi aldiz elur' antzezlanak Mireia Gabilondo etxera ekarri du 25 urteren ostean

Mirari Altube Arrese 2015ko ots. 21a, 12:41

Mireia Gabilondo antzezlaneko une batean

Atzo, egubakoitza, aurkeztu zuten Bergaran Zazpi aldiz elur antzezlana. Antzerki zikloaren barruko lehenengo ekitaldia izan da, eta herrikide baten eskutik gainera, Mireia Gabilondo. 25 urtean lanik aurkeztu barik zegoen herrian eta "oso gustura" izan zela jakinarazi du.

"Polita izan zen eta ikuskizuna gustatu zela uste dut", dio Mireia Gabilondok eta jarraitu du: "Lagun batzuen amak etorri ziren, bata neure atari berekoa, Maritxu, eta emozionatu egin nintzen". Hori horrela, bergararrei antzezlana gustatzea gura zuela onartu du: "Beti esaten dut nerbio gehien pasatzen nuela gurasoak etortzen zirenean ikustera. Izan ere, gertu-gertukoei gustatzea nahi izaten da".

Pena txiki bat dauka Gabilondok, hotz handia egiten zuela pilotalekuan: "Dardarka egon ginen, izan ere, oso arropa gutxirekin egiten dugu lan eta oinutsik". Eta pilotalekuetan sarri egin arren antzezlanak ez daudela horretarako gertatuta dio: "Ez da ondo entzuten, oihartzun handia egoten da, soinuari puntua hartzea oso zaila da... Eta atzo, gainera, izugarrizko euri zaparrada egin zuen ia 40 minutuan eta euri jasa asko entzuten zen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak