Denetarik egongo da: bitxiak eta bitxikeriak, liburuak eta diskoak, antzinako gauzak...
Domekakoa laugarrena izango da; lehenengo biak Oxirondon egin ziren, eta ondorengo azokak, parte-hartzaileen eskariz, San Martin plazan egiten dira.
Arrakasta itzela
Parte-hartzaile kopurua ere handituz joan da, eta, toki faltagatik, eskaria egin zuten saltzaile batzuk kanpoan geratu dira.
Eguraldiak laguntzen badu, azoka plazan egingo dute; eta bestela, Seminarioko arkupeetan.