Gaur gaueko 22:00etan estreinatuko du Goiena Telebistak saio berria. 'Galdegazte' izena du eta eguaztenero emitituko da. Elkarrizketa saioa izango da, baina berezitasun batekin. Izan ere, elkarrizketatzaile lanetan Debagoieneko ikastetxeetako gazteak arituko dira. Estreinako saioan, gaur emitituko den horretan, Aranzadi Ikastolako Maialen Mujikak, Aroa Elortzak eta Leire Ugaldek Esne Beltzako abeslari Xabi Solano elkarrizketatuko dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.