Batukada herrikoiak girotu ditu herriko kaleak

Imanol Gallego 2015eko otsailaren 17a

Azken aste hauetako entseguen ostean, iritsi da danborrak hartu eta kaleak alaitzeko unea. Talde polita batu da Udal biltegian eta bertatik irten dira. Kalean zegoen jendeak gogoz hartu ditu musikariak eta askok danborren erritmora dantza egitera ere ausartu dira. Eguraldiak ere batukada gogoa zuen, une horretan atertu du-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak