"Emaitzak erakusten du kantxan zer gertatu den". Berba horiekin laburtu du Hanka Labankako Agustin Oiangurenek Sumendiaren kontrako norgehiagoka.
Lehen zatiko lehen minutuetan ondo eutsi dio gasteiztarrek erritmoari etxeko taldeak, baina lehen gola jaso ostean, gol zaparrada jaso dute. "Maila handiko taldea da. Gol gutxi jasotzen dituena, eta gaur erakutsi dute", esan du Oiangurenek.
Bi urteko ibilbidea
Hanka Labankakoen hockey taldeak bi urteko ibilbidea du. Jokalari oso gazteak eta beteranoak bateratzen ditu. Euren helburua Euskadiko txapelketa hirugarren lekuan amaitzea da, eta bidez batez, esperientzia hartzen joatea.