Euskal Herrian eta Espainian polizia-etxe, auzitegi eta eraikin ofizialetan egindako torturen soka luzea aspalditik dihardu jarraitzen Paco Etxeberriak. Bai lanbideak aginduta, auzitegi-mediku bezala, eta baita azken urteetan eta batez ere Jaurlaritzaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen barruan, egiten diharduen lanak eskatuta. Torturaz gaur egun "askatasun handiagoarekin" egin daitekeela berba dio Etxeberriak eta nabarmena iruditzen zaio azken urteetan, hala gizarteak entzuteko nola torturatuek kontatzeko, egin den irekidura urratsa. Bergaran, memoriaz, bakeaz eta elkarbizitzaz Lokarrik antolatutako saioan hartu zuen parte atzo.