Maitasun hitzek Bergarako kultura etxeko ganbara hartu dute

Txomin Madina Milikua 2015ko ots. 13a, 21:56

Gaur iluntzean egin dute Jardunen 23. Amodiozko Gutunen Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, eta  lan sarituen idazleek euren gutunak irakurri dituzte.

Inoiz baino gutun gehiago jaso dituzte edizio honetan, denera, 87, eta horietatik lau izan dira sarituak. Epaimahaikide izan den Maite Toledok adierazi du lan sarituak hasieratik nabarmendu zirela, baina orokorrean egon den maila ere azpimarratu du: "Gustura irakurri ditut lan guztiak, oso ondo idatzita zeuden".

Lehenengo saria Burlatako Josune de Goñik irabazi du, eta bigarren saria ere Nafarroara joan da, Elizondoko Fernando Anbustegirentzat. Bergarar onenaren saria Maddi Elortzak lortu du, eta  26 urtez azpikoek idatzitako gutunen artean Leire Urretabizkaia ikaztegietarrarena izan da onena epaimahai gaztearen iritziz.

Bergarako kultura etxeko ganbaran egin den sari banaketa ekitaldian, irabazle guztiek euren gutuna irakurri diete bertaratu direnei. Sari nagusiaren irabazleak ezin izan du ekitaldira joan, baina berak idatzitakoak ere entzun ahal izan dira grabazio bati esker. Irabazleak, gainera, ondo lagunduta egon dira, izan ere Bergarako Musika Eskolako soka taldeak girotu du ekitaldia.

Ezkerretik eskuinera: Leire Urretabizkaia, Maddi Elortza eta Fernando Anbustegi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak