Mikel Laboaren oroitzapena eta elurra, oholtza gainean

Maialen Torres 2015ko ots. 13a, 12:10

2008an Mikel Laboa hil zenean, elurra ari zuen. Egoerak inspiratuta idazteari ekin zion Bernardo Atxagak, eta orduko lanaren emaitza da Zazpi aldiz elur antzezlana. Datorren egubakoitzean, hilaren 20an, izango da ikusgai Bergarako Udal Pilotalekuan, 22:00etan.

Sarrera eskaera handia espero dute antolatzaileek, eta, horregatik, modu berezian jarriko dituzte salgai. Pilotalekuko aulkien lerro bikoitiak Internet bidez eros daitezke dagoeneko, www.bergara.net webgunean, otsailaren 18ko 21:00ak arte. Lerro bakoitietarako sarrerak, berriz, kultura etxean erosi beharko dira, 17:30etik 20:30ak arte.

Modu horretan, bi salmentak erabat bereizi nahi izan dituzte, erosketa txandekin gatazkarik egon ez dadin. Sarrera guztiak saltzen ez badira, emanaldiaren egunean bertan leihatilan izango dira eskuragarri, 21:00etan. Edozein kasutan ere, sarrerak erostean, eserlekuak aukeratu ahal izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak