Bergarako Hanka Labanka taldeak Euskadiko txapelketan parte hartzen dihardu. Bihar, 12:30ean izango dute partidua Gasteizko C.D. Sumendiren aurka. "Partidu zaila izango da, Sumendik maila handia dauka-eta", azaldu dute Hanka Labankako kideek. Erronka "gol gutxi" jasotze izango dute.
Maila handiko taldeak
Lehenengo lehia amaitutakoan Metropolitano eta Dragons taldeen txanda izango da. Oso partidu interesgarria izango da. Metropolitano talde indartsua da eta gauzak zail jarriko dizkio Dragonsi. Gainera, azken horiek izan duten bilakaera ikusteko unea izango da biharko partidua. 13:45ean izango da.
16:00etan Metropolitano eta Sumendik jokatuko dute lehia. Lehenengo postua erabakitzeko lehia izango da. Aurreko jardunaldian Metropolitanok irabazi egin zion Sumendiri; hala, gasteiztarrek lau goleko aldearekin irabazi beharko dute lehenengo postua eskuratu nahi badute.
Hanka Labankako gazteak
Ligaxkako partiduak amaitu ondoren Hanka Labankako gazteek (12 urtetik beherakoak) lagunartekoak jokatuko dituzte.
Jardunaldia amaitzeko, Kazkabarra elkarteko izotz hockeyko neskek eta Hanka Labankako neskek, Hanka Labankako mutil gazteen aurka jokatuko dute. Azkenekoan, gazteek galdu zuten.