Juanina Garai, Bergarako entrenatzaile berria

Mireia Bikuña 2015ko ots. 13a, 10:05

Martitzenean izendatu zuten Aitor Arrateren ordezko. Ohorezko gazte mailako entrenatzaile izan den Juanjo Nogueiras izango du laguntzaile, eta, helburu nagusia, taldea sailkapenaren zulotik ateratzea izango da. Otsailaren 21ean zuzenduko du lehen partidua: Bergarak Antzuolaren kontra jokatuko du, Agorrosinen.

Bergarak aurtengorako zuen helburu nagusia denboraldi lasai izan eta maila aise mantentzea zen. Baina, emaitzek bestelako bidea markatu dute. Azken bederatzi jardunalditan hiru puntu bakarrik lortu zituen Arrateren taldeak, eta emaitzak aintzat hartuta _azken jardunaldian Ostadarren kontra galdu zuten Agorrosinen–, entrenatzaile aldaketa adostu zuen Bergarako zuzendaritzak.

Eta ordezkoa aukeratzerako orduan, maila eta elkartea bera ondo baino hobeto ezagutzen duen entrenatzailearengana jo zuten. Juanina Garai Bergarako entrenatzailea izan zen 2000tik 2004ra. Hirugarren mailan eta Preferentean. Gainera, Mondra, Urola eta Antzuola zuzendu ditu, besteak beste. Azken horretan lau urte egin zituen, eta 2012-13 denboraldian antzuolarrak Ohorezko Erregionalera igo zituen.

Bergara-Antzuola

Eta hain justu ere, Antzuolaren kontrako derbia izango da zuzenduko duen lehen partidua. 21 jardunaldi jokatu ostean bi taldeak daude sailkapenaren zuloan: Antzuola da azkena 12 punturekin eta Bergarak 20 puntu ditu. Denboraldi bukaerarako geratzen diren partidu guztiak finalak izango dira biendako. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak