Langile bat zulo batera jausi da, Bergarako Arcelor Mittal lantegian

Ubane Madera 2015ko ots. 13a, 10:45

Arcelor Mittalek Bergaran duen lantegian lan-istripua gertatu da. Segurtasun Sailak azaldutakoaren arabera, 09:30ean langile bat zulo batera jausi da, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik. Suhiltzaileek erreskatatu dute eta uneotan anbulantzian artatzen ari dira. Zaurituta dago langilea, baina konortea galdu barik. Osakidetzako helikoptero baten eraman dute Donostia ospitalera.

13:45 - Istripua izandako langileak 52 urte ditu eta traumatismo ugarirekin dago ingresatuta Donostia ospitaleko zaintza berezien gelan. Ospitaletik jakitera eman dutenez, bere egoera larria da.

Horixe da momentuz jakinarazitakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak