Talde gaztean, esperientzia izango da Aristiren ekarpena

Xabier Urtzelai 2015ko ots. 12a, 15:13
Mikel Aristi, Euskadirekin.

Fundacion Euskadi-EDP taldeak dagoeneko aurkeztu du 2015era begira izango duen proiektua, eta Mikel Aristi bergararra bertan izango da. Guztira 19 txirrindulari izango dituzte, eta talde nagusia eliteko 23 urtez azpikoen mailan lehiatuko da. Hala, nahiz eta bergararra adinez oraindik kategoria horretakoa den, dagoeneko esperientzia polita batu du lasterketa handiagoetan, eta hori oso baliagarria izango da taldean.

Ikusteko da zein izango den taldearen egutegi osoa, baina Espainiako Kopan lehiatzeaz batera beste lasterketa hauetan ere egongo dira: Alenteixoko itzulia, Volta do Futuro –Portugalen–, Essor Basque, Ronde de L’Isard, Jurako Tourra, edo Tour des Pays de Savoye –Frantzian– eta Aristi eta konpainia hor ahaleginduko dira itxura ona ematen, hain zuzen, Madariaga presidenteak aurkezpenean eskatu ziena egiten: "Babesleek eta bazkideek egiten duten esfortzua kontutan hartzeko eskatu diet ziklistei, eta ondo egin dezatela lan".

Euskalteleko hainbat lagun 

Hain zuzen, Euskaltelen jardundako hainbat lagun izango dira taldea zuzentzen: Gorka Gerrikagoitia izango da zuzendaria, eta kirol arloa Jorge Azanzaren esku egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak