Miriam Moñux eta Andoni Moñux musikari gazteek Euskal Ikasle Orkestran joko dute

Jon Berezibar 2015ko ots. 11a, 11:17

Bergarako harrobitik talentu bi hartu berri ditu nazio mailako gazteen orkestra nagusiak. Miriam Moñux biolin jotzailea Euskal Ikasle Gazte Orkestran onartu dute eta Andoni Moñux aurten ere Euskal Ikasleen Orkestrako kide izango da. Euskal Herriko antzoki garrantzitsuenetan joko dute.

Urtarrilaren 31an frogak egin ostean, Miriam Moñux Euskal Ikasle Gazte Orkestran onartu dute. Bergarako Musika Eskolako ikaslea da biolin jotzailea. Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen ekimena da orkestra eta 10etik 14 urtera arteko ikasleei autore klasikoen obra entzutetsuak jotzeko aukera ematen diete. Bilboko Campos Eliseosen, Donostiako Victoria Eugenian ala Gasteizko Kontserbatorioan joko du Miriam Moñuxek.

Halaber, Andoni Moñux tuba jotzaileak beste urte batez joko du Euskal Ikasleen orkestran. Bergarako Musika Eskolako ikasle izan eta gero, Donostiako Kontserbatorioan dihardu egun ikasketekin. Orkestra honek aurten Tchaikovskyren 5. Sinfonia joko du. Euskal Ikasle Jazz Orkestrako frogak gainditzea ere lortu du Moñuxek. Proiektu berria da hau eta Euskal Herriko jazz jaialdi ezagunetan joko du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak