Aratusteak 2015

Zapatuan jaia Emonekoen kontura doa eta luxuzko gonbidatuekin gainera

Disko berria dute Emonekoek, Sua, eta sekulako musika festarekin gura dute aurkeztu jaioterrian. Ez dira eurak bakarrik igoko oholtzara; lagun izango dituzte Esne Beltzako Xabi Solano, Selektah Kolektibokoak, DJ Makala, Aitzol Gandiaga eta Lurra taldeko Ane Gartzia. 22:30ean hasiko da festa, San Martin plazan. 

Giroa epeltzeaz DJ Makala arduratuko da. Zaurauzko musikariak kontzertu aurretik eta ostean jarriko du musika. Aipatu bezala, kolaboratzaileen zerrenda luxuzkoa izango da. Oholtzara igoko dira Xabi Solano, Selektah Kolektiboko Wanka eta Manugaitz, Lurra taldeko Ane Gartzia eta Aitzol Gandiaga musikaria.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.