Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Mari Karmen Barrenetxea, PSE-EEren alkategaia Bergararako

Goiatz Arana Begiristain 2015ko ots. 10a, 11:43

Mari Karmen Barrenetxea.

Hirugarren aldia da PSE-EEko zerrendaburu moduan aurkezten dela Bergaran; hala egin zuen 2007ko eta 2011ko Udal hauteskundeetan ere. Zortzi urte daramatza zinegotzi izaten: 2007-2011 agintaldian, Francisco Jabier Garairekin batera ordezkatu zituen sozialistak; eta 2011tik, berak bakarrik. Bergararra da, administraria lanbidez eta 57 urte ditu. Bihar aurkeztuko dute bere hautagaitza.

Aurkezpen ekitaldia 12:00etan izango da, alderdiak Bidekurutzeta kalean duen egoitzan. Bertan izango da sozialisten ahaldun nagusigai Denis Itxaso ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak