Zarata gogoz jaiki dira auzotarrak, eta jaietako azken eguna izan den hoentan etxafuego mordoa bota dituzte. Auzotar nagusienak meza entzun dute, eta bertatik elkartera joan dira. Auzoatarren ostean, eta herriko trikitilarien atzetik, Moises Aspiazu taldeko dantzariak kalejiran iritsi dira elkartera.
Plazatxoan jendeak salda eskuetan zuela egin die harrera eta gogoz txalotu dituzte herriko dantzariek egin dituzten dantza ezberdinak. Dantza taldeko 25 bat kideen dantzak ez ezik, Saioa Galarragak eta Julen Murgiondok dantza solteko bikoteak ere egin du erakustaldia.
Umeendako jolasak
Egitarauan argi irakur zitekeen gaztetxoendako jolasak zirela, eta hasiera batean auzoko txikiak jolasean ibili diren arren, ez dira bakarrak izan. Nagusitxoaek, lotsa alde batera utzi, eta umeak bezala aulkien jolasean aritu dira.
Batzuk jaten, besteak kontu kontari eta zenbait jolasean, guztiek baina, zapore onarekin agurtu dituzte Buruñao auzoko jaiak.