Vicente Iriondoren lengoaia piktorikoa Aroztegi aretoan

Imanol Gallego 2015ko ots. 6a, 13:46
Vicente Iriondo margolari eibartarra.

Batzuk akuarelan eginda, besteak arrautza tenplean. Bai paperean, eta baita oihalean ere: koloreei argitasun guztia azaleratzen die Vicente Iriondok. 

Margolari eibartarrak mihisean adierazten duen guztia hitzez esaterik izango balu, hizkuntza berri bat izango litzateke. Bere ibilbidean zehar, bere lana osatzen joan da.  

Hasieran landutako irudi figuratiboak, egun ikusten ez diren arren, ez dira guztiz desagertu . Ikusleak kolore eta marren atzean zerbaiten antza duten irudiak ikusiko ditu. 

Irudimenaren leihoak 

Iriondoren lanak figuratiboak ez izan arren, ez dira guztiz abstraktuak. Margolariak guztiz irekiak dauden leihoak margotzen ditu, baina, aldi berean, beste aldean dagoen hori lerro kromatiko ugariren atzean ezkutatzen du. "Baliteke zera hori entitaterik gabea izatea", dio. 

Iriondok, erakusketa baino gehiago, jolasa eskaintzen dio ikusleari. Kritikoek esandakoak entzun gabe, ikusle bakoitzarengan sortzen dituen sentipenak dira bere helmuga.

Ibilbide oparoa 

Iriondok Ingeniaritza Mekanikoa ikasi zuen arren, gaztetatik ekin zion margotzeari; 1973an egin zuen lehen erakusketa eta ordutik hona ez da geratu eta Euskal Herriko txoko askotan erakutsi ditu lanak.

Eibartar horren lanak gaur, 18;00etatik aurrera, 15 egunez Barrenkaleko aretoan egongo dira ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak