Ipintzakoak lehen postuan Start Innova proiektuan

Mireia Bikuña 2015ko ots. 6a, 13:29

Bergarako Ipintza institutuko Batxilergoko bigarren mailako ikasleek lehen lekuan bukatu dute Start Innova proiektuko lehen kanporaketa.

Alzheiser delako proiektuarekin. Alzheimerra duten pertsonendako erloju berezia da, GPS lokalizatzaile batekin, kamerarekin eta 24 orduko asistentziarekin. Gainera, gaixoei, botikak noiz hartu behar dituzten gogorarazten die. 

Miren Ignacio, Jone Olabarria, Ane Muxika, Eneritz Arizmendiarrieta eta Lorena Elexpuru dira proiektuaren egileak, Igone Etxeberria irakaslearen laguntzarekin.

28 ikasle, sei taldetan

Ipintzako Enpresa Ekonomia alorreko 28 ikaslek parte hartu dute proiektuan, sei taldetan banatuta. Urrian hasi ziren programak eskatutako urratsak egiten, eta abenduaren 19an aurkeztu zituzten txostenak. 

Bada, Start Innova proiektuaren finala otsail bukaeran egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak